TEXTUINGURUA

Europar Batasunak helburutzat jo berri du 2030erako berotegi-efektuko gasen isurpenak % 55 murriztu eta 2050erako isurpenen neutraltasuna lortzea.

Asmo handiko helburu horiek lortzeko, Europak hainbat erronkari aurre egin beharko die, hala nola, energia berriztagarrien integrazioa sustatzea eta ekonomian kutsadura handia sortzen duten sektoreei soluzio teknologiko berriak eskaintzea.

Hidrogenoaren erabilera da erronka horiei aurre egiten lagun dezaketen soluzio baliagarri bat. Hidrogenoa energia garbiaren eramailetzat erabil daiteke, energia-sisteman energia berriztagarrien integrazioa bultzatuz; energia biltegiratzea ahalbidetzen du eta oso soluzio interesgarria da deskarbonizazioa bultzatzeko industria-sektoreei, mugikortasunari eta abarrei lotutako amaierako aplikazioetan. Horregatik, Euskadin hidrogenoaren teknologien aldeko apustu handia egiten ari da, eta horrexen froga dira Hidrogenoaren Euskal Estrategiaren argitalpena, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen sorrera eta Energiaren Klusterraren H2aren Foro Sektorialaren eraketa, besteak beste.

Hidrogenoaren banaketa, garraio eta biltegiratzearen inguruko ikerketa funtsezkoa da lehengai hori ekoizten duten eskualdeetatik hidrogenoa eskatzen duten eskualdeetara kostu txikian garraiatzea ahalbidetuko duen azpiegitura ekonomikoa sortzeko.

Hombre tocando un árbol
Contenedores de hidrógeno
+

Hainbat aukera daude hidrogenoa garraiatu eta biltegiratzeko, eta kopurua eta distantzia hartu behar dira kontuan egokiena hautatzeko:

  • Gas-egoeran (presiopean), likido-egoeran (kriogenikoa) edo eramaile likidoak.
  • Hodien bidez edo kamioi, itsasontzi nahiz trenen bitartez.
  • Lurpeko biltegiratzea

Hidrogenoaren garraio masiboa distantzia luzeetan egin behar izanez gero (adibidez, herrialde edo kontinenteen artean), hidrogenoaren eramaile likidoak oso soluzio interesgarria izan daitezkeela aurreikusi da. Garraio-prozesu honetan, hidrogenoa eramaile likidoarekin lotzen da hidrogenoa ekoizteko eremuan (hidrogenazioa). Ondoren, eramaile hidrogenatua itsasontziz garraia daiteke hidrogenoa behar den tokiraino, eta bertan, hidrogenoa eramailetik aterako da (deshidrogenazio-prozesua) amaierako erabilerarako, eramaile deshidrogenatua itsasontzian itzuliz hidrogenoa ekoitzi duen herrialdera eta zikloa itxiz.

Infografía portador hidrógeno