Euskadiko Energia Klusterrak EKARRIH2 ekimena aurkeztu du H2 Expo & Conference-ko Speakers’ Corner gunean, Wind Energy Hamburg 2022 azokaren barruan

Urr 6, 2022 | Jarduerak

Euskadiko Energia Klusterreko Jone Irigoyenek aurkeztu zuen irailaren 29an EKARRIH2 proiektua, Wind Energy Hamburg 2022 azokaren programa ofizialaren barruan.

EKARRIH2, H2EXPO&CONFERENCE DELAKOAN

Irailaren 29an, ostegunez, Jone Irigoyen Euskadiko Energia Klusterreko hidrogenoaren arloko proiektuen ingeniariak beren-beregi nabarmendu zuen hitzaldian Euskadik hidrogenoaren sektorean duen indar teknologiko ea industriala, eta honexen isla da gaitasun zientifiko-teknologikoen inguruan antolatutako balio-kate osoa, prestakuntza, I+G+b eta industriaren garapena sustatu eta Euskadi etengabeko hazkundean murgilduta dagoen I+G merkatu honetarako teknologiaren esportatzailetzat posizionatzea helburu duena.

Hidrogenoaren arloko Euskadiko ekimenei buruzko hitzaldi honetan, TECNALIA buru duen EKARRIH2 proiektua aurkeztu zen. Jonek azaldu zuenez, EKARRIH2 ekimenak hidrogeno likidoaren eramaile aurreratuak eta atxikitako hidrogenazio eta deshidrogenazio teknologiak garatzea du helburu, hidrogeno-kopuru handiak distantzia luzeetan eta ekonomikoki bideragarria den moduan garraiatu ahal izateko.