EKARRIH2ren partzuergoa bildu da Tecnaliako instalazioen proiektuaren jarraipena egiteko

Aza 24, 2022 | Jarduerak

Joan den azaroaren 17an, EKARRIH2ren partzuergoaren ordezkariak aurrez aurre bildu ziren aurrerapenak partekatzeko.

Azaroaren 17an, osteguna, EKARRIH2 proiektuaren lehen jarraipen-bilera egin zen TECNALIAk Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean (Donostian) dituen instalazioetan. Topaketan, TECNALIA, CIC ENERGIGUNE, CIDETEC, PETRONOR INNOVACIÓN, TEKNIKER, UPV/EHU eta EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRAREN ordezkariek jarduera desberdinetan izandako aurrerapenak aurkeztu zituzten. Alde batetik, hidrogeno-eramaile likidoen arloko lan-ildoak eztabaidatu zituzten, eta bestetik, eramaileak hidrogenatzeko eta deshidrogenatzeko teknologietan egindako ikerketak eman zituzten ezagutzera, erreaktore elektrokimikoei eta katalitikoei arreta berezia emanez.