EKARRIH2k Fukushimako (Japonia) REIF 2022 ekitaldian parte hartu du Euskadiko Energia Klusterraren standaren bitartez

Urr 21, 2022 | Jarduerak

Euskadiko Energia Klusterrak, Basque Trade & Investmenten lankidetzaz, azokarako stand propioa antolatu du ekitaldian parte hartzeko, eta honexen barruan aurkeztu da EKARRIH2 proiektua.

Fukushimako REIF 2022

Euskal energia-sektoreak berriztagarrietan duen lidergoa erakutsi du Japoniako esparru honetako azokarik garrantzitsuenetako batean, REIF 2022 (Renewable Energy Industrial Fair) delakoan. Urriaren 13tik 15era bitartean antolatutako ekitaldi honetan, EKARRIH2k Euskadiko Energia Klusterraren stand bateratuan parte hartu du, Basque Trade & Investmenten lankidetzaz.

Fukushima interes handiko eskualdea da, izan ere, Japoniako gobernuak energia berriztagarriak zabaltzearen alde egin duen apustuaren ardatzetako bat da eta bertan daude bilduta hidrogenoaren teknologien arloko erreferentziazko hainbat proiektu. Gainera, Hidrogenoaren Harana (FH2R) delako izendapena onartua duen Japoniako prefektura bakarra da.