EKARRIH2 proiektua Euskadiko Energia Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektorialean aurkeztu da

Aza 3, 2022 | Jarduerak

Joan den urriaren 27an, TECNALIAko Ekain Fernandezek EKARRIH2 proiektua aurkeztu zuen Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako Hidrogenoaren Foro Sektorialean.

Euskadiko Energia Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektoriala (2022/10/27)

Urriaren 27an, osteguna, Euskadiko Energia Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektoriala bildu zen Euskalduna Jauregian. TECNALIAko Ekain Fernandezek hidrogenoaren balio-kateko Euskadiko enpresei eman zien ezagutzera EKARRIH2 ELKARTEK proiektua. Aurkezpenean, proiektuaren garrantziaren zergatia azaldu zuen, baita lortu nahi diren helburuak eta emaitzak ere. Azkenik, proiektuaren Aholku Batzordean parte hartzeko gonbita luzatu zien bertaratutako enpresei.