EKARRIH2k parte hartu du 150 parte-hartzaile baino gehiago bildu eta Euskadik hidrogenoaren teknologien garapeneko erreferentea izatearen alde egindako apustua nabarmendu duen Basque Hydrogen Research Day ekimenaren lehen edizioan

Ots 1, 2023 | Jarduerak

Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako jardunaldiak topagunea eskaini zien enpresetako I+G unitateen arduradunei eta zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileei, sektoreak datozen urteetarako dituen behar eta erronka teknologiko nagusiei buruzko iritzien trukea erraztuz.

Urtarrilaren 27an, Euskadiko Energia Klusterrak Bizkaia Aretoan antolatu zuen Basque Hydrogen Research Day (BH2RD) deritzon lehen jardunaldia egin zuen, ZTBESko hainbat eragile eta hidrogenoaren arloan jardunean diharduen enpresa-sarearen ordezkariak bilduz. Saioan, garrantzi berezia hartu zuten Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK programaren barruan bultzatutako lau ikerketa-proiektuk, EKARRIH2 barne.

Alberto Fernandez Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak ireki zuen jardunaldia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren hainbat laguntza-programaren bitartez hidrogenoarekin lotutako 70etik gora proiekturi eman zaizkien laguntzak ezagutzera emanez, eta horien artean, 6M€tik gorako dirulaguntza jaso duten 7 proiektu estrategiko nabarmendu zituen.

Nazioarteko hizlari gonbidatua Pere Margalef izan zen, gasa garraiatu eta biltegiratzeaz arduratu eta hidrogenoaren sektoreko azken hamarkadako erreferente bihurtu den SNAM enpresa italiarreko hidrogenoaren arloko CTOa. Aurkezpenean, konpainia italiarrak esparru honetan garatutako ekimen nagusietako batzuk eta datozen urteetarako estrategia errepasatu zituen, H2 teknologien berrikuntza irekiko HyAccelerator nazioarteko programa nabarmenduz.

Ondoren, Euskadiko Energia Klusterreko Marcos Suarezek labur-labur eman zuen ezagutzera bertaratutakoen aurrean EnergiBasque, Euskadiko energia-sektorearen garapen teknologiko eta industrialerako estrategia, 2020az geroztik hidrogenoaren arloa txertatua duena, baita euskal sektorearen epe labur eta ertainerako lehentasunezko ildo teknologikoak zehazten dituen roadmap bat ere.

Parte-hartzaile guztiei irekitako saioaren lehen zatiaren amaierako bi aurkezpenetan, Euskadin alor honetan abian dauden bi ekimen nagusietan izandako azken aurrerapenak laburbildu zituzten. Petronor Innovación-en izenean, Elías Unzuetak bertaratutakoen aurrean eman zituen ezagutzera, Clean Hydrogen Partnership erreferentziazko europar elkarteak European H2 Valley of the Year 2022 izendatu berri duen Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruan egindako azken jarduerak. Azkenik, Sener-eko Nora Castañedaren eskutik, Europar Batasunak IPCEI proiektutzat jo (Important Projects of Common European Interest) eta berrikitan, Hy2Tec programaren barruan, MITECOren 10 milioi euroko laguntza jaso duen elektrolizagailuen garapen eta ekoizpenerako ekimena aurkeztu zuen.

Kafea hartzeko etenaldiaren ondoren, bertaratutakoek lau lantalde osatu zituzten gai hauen inguruan:

  • Garraioa, banaketa eta biltegiratzea
  • H2aren sorkuntza eta erabilera: industria-sektorea
  • H2aren sorkuntza eta erabilera: mugikortasuna
  • H2aren sorkuntza eta erabilera: fintze-sektorea

Bigarren zatian, garraioa, banaketa eta biltegiratze ardatz zuen lantaldearen barruan, Tecnaliako Fran Fernandezek EKARRIH2 izandako aurrerapenak aurkeztu zituen. Jarraian, parte-hartzaileek proiektuan jasotako erronka teknologiko nagusiei buruzko iritziak partekatzeko aukera izan zuten, garatuko den likido organikoko hidrogeno eramailearen materialaren auteketa edota deshidrogenazio etapa. Solasaldi honek elkartu egin zituen enpresek identifikatutako beharrak eta I+G arloko eragileek garatutako ikerketa. Bigarren blokearen amaieran, EnergiBasque estrategian identifikatutako linea teknologikoak eguneratu eta lehenetsi ziren.

Aforoa beteta zegoela, lehen edizio honetan Euskadik hidrogenoaren garapen teknologikoan duen inplikazio handia egiaztatu ahal izan da, ekimenak hurrengo ekitaldietan jarraipena izateko esperoan.