logo ekarrih2

eramaile likidoen bitartez

HIDROGENO

garraiatzeko funtsezko teknologiak

EKARRIH2 Eusko Jaurlaritzak 2022ko deialdian diruz lagundutako I. motako ELKARTEK proiektua da.

Logo Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2022 Programa) diruz lagundutako proiektua

EKARRIH2 proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ELKARTEK 2022 Programak finantzatu du.

PROIEKTUA

EKARRIH2 proiektuak H2aren eramaile likido aurreratuak eta hidrogenazio eta deshidrogenazio teknologiak garatzea du ardatz, hidrogeno-kopuru handiak distantzia luzeetan, kostu lehiakorrean eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarria den moduan garraiatu ahal izateko.

Gainera, proiektu honen bidez, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareak eta euskal enpresek hidrogenoaren sektorean eta bereziki hidrogeno berdearen garraioan eta banaketan duten posizionamendu zientifiko-teknologiko eta komertziala hobetu nahi du.

AURREIKUSITAKO EMAITZAK

Likido ionikoak garatzea, hidrogenoaren eramaile likido aurreratutzat erabiltzeko.

Hidrogenazio eta deshidrogenazio teknologia desberdinak garatzea.
Teknologia horietarako funtsezko osagaiak garatzea: katalizatzaileak, elektrodoak edo mintzak.
Hidrogenoaren eramaile likidoen eta beste garraiobide batzuen arteko konparazioan ikertzea.
molecula H2
contenedores H2
Camión cisterna

Jarduerak eta emaitzak

EGUNEAN EGON ZAITEZ PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIO EGUNERATUAREKIN.

Jarduerak

EKARRIH2, EHEC 2024an aurkeztua

Martxoaren 6, 7 eta 8an European Hydorgen Energy Conference (EHEC) 2024 egin da Bilbon. Konferentzian zehar, Elkartek EKARRIH2 proiektua Euskadiko Energia Klusterraren standean eta hitzaldi eta posterretan egon da ordezkatuta. Euskadiko Energia Klusterrak...

Gehiago irakurri

Jarduerak

EKARRIH2 amaierako bilera

EKARRIH2k itxiera-bilera egin du Miñaoko Teknologia Parkean, Tecnaliaren egoitzan.Elkartek proiektuko bazkideak gaur, abenduak 14, bildu dira azken aldiz, hidrogenoa daramaten likidoen esparruan bi urtez gogor ikertu ondoren ikertzaileek lortu dituzten emaitzarik...

Gehiago irakurri

Jarduerak

EKARRIH2k parte hartu du 150 parte-hartzaile baino gehiago bildu eta Euskadik hidrogenoaren teknologien garapeneko erreferentea izatearen alde egindako apustua nabarmendu duen Basque Hydrogen Research Day ekimenaren lehen edizioan

Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako jardunaldiak topagunea eskaini zien enpresetako I+G unitateen arduradunei eta zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileei, sektoreak datozen urteetarako dituen behar eta erronka teknologiko nagusiei buruzko iritzien trukea erraztuz.

Gehiago irakurri

Proiektu honen PARTZUERGOAn hainbat eragilek bat egin dugu.

Logo Tecnalia
CIC Energi-gune logo
cidetec-logo
Petronor logo
Tekniker logo
Logo euskal herriko unibertsitatea
Log cluster energía